XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1964-67'an, azi ta borobildu bidean lurraldetakoak, ez ebezan euren gudari (militar) gastuak lantegiz orniduak dagozan laterrien ein eta neurrian eroan.

Erri atzeratu orrein eralgitzea, buru bakotxeko, zortzi dolar izan zan bataz beste; aurreratuak, ostera, 170 bat dolar gastatzen ebezan.

Lenengo orreitan, baiña, euren bizitz-mailla oso beekoa izanik, zortzi dolar orreik pixu astuna adierazten dabe.

Industriz eta sal-erosiz ondo dagozan laterriak, erabat, gorago igon nairik dabiltzanai eskintzen dautsezan 8.000 milloi dolarren laguntasuna, laterri beeko landu ta irabazi bageen euneko 0,5 baiño gitxiago da.

Lurralde atzeratu orrei emoten yaken laguntasuna, ba, guztiz exkasa dala esan bear.

Eta zenbaki onei begiraturik, auxe da garbi dakusguna: lur gain onetan mundu bi daukaguzala, bata aberatsena ta bestea beartsu ta ez-eukiena.

Baita beste au be: gerrarako, alkar ilteko tresna ta tramankulutan askoz geiago gastatzen dala, umeak azi ta ezi egiteko baiño, gizonaren gogoa kulturatzeko baiño.

Ta gizonak kultura bear dau, kultura gorputzerako, kultura arimarako.